"A Disney Dream" bira | Behotsik

“A Disney Dream” bira

A Disney Dream by Behotsik
2016/05/18
PARTEKATU

Lan askoko hilabete batzuren ondoren, Behotsik orkestrak A Disney Dream bira aurkezten du, ordurarte egin dugun proiektu garrantzitsuen eta handizaleenetako bat alegia. Bira honetan, hiru kontzertu emango ditugu Bilbo, Portugalete eta Barakaldoko hirietan.

A Disney Dream bira, ez da ohiko kontzertu bira izango, askoz haratago joango da. Kontzertuan musikaz gain, irudiak, bideoak, dantzak, kantuak eta antzezpenak hartuko dute protagonismoa. Azken finean, artearen diziplina guztiak ikutuko dituen ikuskizuna izango da.

Ikuskizun honek, batez ere umeei zuzendua dagoena, baina edozein adineko publikoaren gozamenerako pentsatua, Walt Disney estudioek ekoiztutako film nagusien musika birpasatuko du, hala nola, Aladdin, Frozen eta Lehoi Erregea filmetakoak. Irudiek eta dantzak pelikuletako musika lagunduko dute.

Guzti honetarako, Behotsik orkestraz gain, Tropic Dance dantza eskolako dantzariak, Arteta Musika Eskolako Paula Etxebarria, Susana Arteta eta Sergio Martínez antzezleak, María Barrado eta Aitor Fernández abeslariak, eta Miryam Ortiz, Enrique Castañeda, Egoitz Poza, Aintzane Corchado eta Álvaro Luzuriaga perkusio joleak izango ditugu lagun, proiektu itxaropentsu hau aurrera atera ahal izateko.

Hauek izango dira bira honetako datak:
ekainaren 11, 12:00, Berrio-Otxoa Ikastetxea BILBAO
ekainaren 18a, 19:00, Nuestra Señora del Carmen Ikastetxea PORTUGALETE
ekainaren 19a, 19:00, Barakaldo Antzokia BARAKALDO

Beti bezela, kontzertuetara etortzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, eta bertan espero zaituztegu, etxeko txikienekin, haiengan pentsatzen sortu eta eraiki baita ikuskizun hau.

ERLAZIONATUTAKO GAIAK