Biografia - Behotsik
16-17 denboraldia

ORKESTRA

Bilboko Behotsik Orkestra musikari denbora eskeini gura zion pertsona talde baten nahian oinarritutako ideiatik sortu zen, baina batez ere, giro atsegin eta lasai batean egiteko gogoarekin, non ikasi eta hobetu ahal zuten, musikaz baita kideekin ere gozatuz.

Ideia, guztien gustokoa izan zen, lagunen artean musika egitea zer den ulertzeko frogatzea beharrezkoa baitzen. Hala ere, nahiz eta hasieran ideia hitzetan soilik geratuko zela pentsatu, proiektu bihurtu zen eta proiektua errealitate.

Pixkanaka, lagun gehiago batu egin ziren, taldea handituz, eta honekin, lehenengo proiektuak sortu ziren, horrela, esperientzia berri honetan genituen itxaropenak haziz.

Guzti honen emaitza, 15 eta 28 urte arteko euskal gazteen orkestra anitza, musika kiderik onena bihurtzea helburu nagusia duena.