Kontzertua: Musika - Música 2019 | Behotsik

Musika – Música 2019

2019/03/3 18:45
Bilbao @ Euskalduna Jauregia
Abandoibarra Etorbidea, 4
PARTEKATU

Aurten ere badator Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Musika – Música 2019 jaialdia, datorren otsailaren 28a eta martxoaren 3a artean Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko dena.

Oraingoan, jaialdiak London eta New Yorkera bidaiatuko du XIX. eta XX: mendeen artean bizitako dinamika kultural eta musikal sendoa bizitzeko, bere konposagile nagusienen bitartez: Holst, Britten, Gershwin edo Bernstein, besteak beste.

Behotsik Orkestrak martxoaren 3an kontzertua emango du Bilboko Euskalduna Jauregiko Kioskoan, 18:45ean. Oraingo honetan, Elgar eta Sullivanen doinuak prestatu ditugu kontzertu honetarako.

Pasa den urtean bezela, kontzertu berezi honetarako zuzendari gonbidatua izango dugu. Kasu honetan, Aritz Labrador musikari zornotzarra izango dugu zuzendari Musika – Música jaialdiko kontzertu honetan.

E. Elgar
Elegia harientzako, Op. 58
E. Elgar
Enigma bariazioak
IX – Nimrod
E. Elgar
Pomp and Circumstance, Op. 39
1. Martxa
A. Sullivan
The Pirates of Penzance
Obertura
A. Sullivan
H.M.S. Pinafore
Obertura

This slideshow requires JavaScript.